Finlandiako hezkuntza sistema aztertu eta gero esan daiteke Esapainak asko ikasi behar duela, egia da hezkuntza sistema guztiak bere abantailak eta desabantailak dituztela, eta behar bada finlandian balio duena gure testuinguruagatik hemen ez funtzionatzea.
nire ustez ez dugu Finlandiako hezkuntza sistema kopiatu behar baizik eta moldatu eta gure testuingurura egokitu.
Hau dela eta hezkuntzaren munduan gauden pertsona guztiak esfortzu bat egin behar dugu esaten den moduan "halako hezkuntza halako etorkizuna" delako eta guk horren zati garrantzitsu bat izango gara.
Hau dela eta uste dut bakoitzak bere bakoitzak bere hausnarketa pertsonala egin beharra dauka eta zer nahi duen erabaki ez bakarrik berarentzat baizik eta gure etorkizunerako ere bai.
HEZKUNTZA BIDEAN
jueves, 29 de noviembre de 2012
Gaur Finlandiako
hezkuntzaren arrakastaren klabeak zeintzuk diren ikusiko ditugu. Irakaskuntza
eskoletan irakasten da. Horretarako irakasleak behar dira, baina baita ikasleen
eta gurasoen konpromisua ere.
- Eskola: gelak ia egun osoa zabalik daude, nahi duten ikasleek ikasteko.
Horrez gain, eskola partikularrak eskolako jornaldian sartzen dira. Argi
dago hau aplikatzeko errekurtso gehiago eta irakasle gehiago behar direla.
Bestetik, legeak
esaten du; gela bakoitzean ezin direla egon 24 ikasle baino gehiago. Adibidez,
Soarniloakson eskolan 400 ikasle eta 40 irakasle daude. Gainera mediku
bat, gizarte-laguntzaile bat, psikologo bat eta dentista bat daude.
- Irakasleak: bere figura prestigio handia du, mediku edo abokatu baten
bezala. Finlandiako gizartean, eskola eta familia oso batuta daude. Beraz,
irakaslea miresle izaten da ikasleengatik eta batita gurasoengatik ere.
Espainiako irakasleekin konparatuz, finesek soldata ona dute, nahiz eta
batzuk kexatu. Bestetik, irakasleen eskolan sartzea oso zaila da. Bakarrik
% 15 eskatzaile lortzen dute sartzea, 9 bat eskatzen dute. Horrez gain,
proba ezberdinak egin behar dituzte, adibidez, elkarrizketak. Sei urte
egon behar dira, ikasten, ez hiru urte Espainian bezala." Es la
carrera más difícil y prestigiosa de Finalandia y no por ello la profesión
mejor pagada ".
Finlandiako bi irakasleen ikuspegia.
Rocio, espainakoa da eta lenguaiako klaseak ematen ditu Finlandian:
"Cobro 1.800 euros
por 15 horas semanales. El sistema no te incentiva a que trabajes más.
Prefieren repartir el trabajo para que no haya paro. ¿Cómo? Aumentando mucho
los impuestos a los que ganan más. A mí sólo me retienen el 10%. Pero a un
médico que gane 5.000 euros le retienen la mitad. Además, tienes derecho a paro
toda la vida. Tendría que pensármelo mucho para volver a España".
Non sartzen dute presio handiago? Ingeleseko irakaslea:
"Sin duda, en la
enseñanza de la lengua materna. Somos los primeros del mundo en ciencias y los
segundos en matemáticas, pero el mayor reto de enseñar matemáticas es conseguir
que los alumnos comprendan lo que leen, el enunciado de los problemas. Por eso
lo fundamental es que lean. Y también es muy importante la enseñanza de lenguas
extranjeras".
"El finés es una
lengua minoritaria. Los alumnos también estudian sueco e inglés
obligatoriamente. Y alemán, francés o italiano como optativas. Pero tienen una
gran ventaja. Las películas y series de televisión extranjeras no están
dobladas. Todas se pasan con subtítulos. Los niños se acostumbran desde
pequeños a escuchar otros idiomas y, además, adquieren destreza lectora. Hay
que leer rápido los subtítulos para no perder el hilo del programa. Ahora
incluso los alumnos aprendieron algunas palabras de español porque Los Serrano
es la serie de moda".
- Gurasoak: haien papera oso garrantzitsua da. Bere semeen hezkuntzan asko
inplikatzen dira.
- Ikasleak: ikasle baten bizitza
ezagutuko dugu.
Saili, bere klaseak 45
minutokoak dira, jolas-ordua du eta 30 minuto jateko. Ordutegian badaude
geldiune txiki batzuk, ikasleak neka ez daitezen.
Saili etxera itzultzen da, hockey-era jolasten du eta etxeko-lanak egiten ditu...
Saili etxera itzultzen da, hockey-era jolasten du eta etxeko-lanak egiten ditu...
"Tardo de una a dos
horas. Luego cuido de mi hermano Joel o cocino si no hay nadie más en casa. A
las siete hemos cenado. Me conecto un rato al Messenger si mi padre no está trabajando
en el ordenador. O juego a videojuegos de rol y de estrategia. Luego, me
acuesto y me quedo leyendo hasta las once. Mis libros preferidos son las
novelas de Julio Verne y todos los de Harry Potter. El último lo voy a leer en
inglés. Todavía no tengo claro qué quiero ser de mayor. Químico, veterinario o
diseñador de videojuegos".
Gaur ibiladia alde batera
utzita, eta espainako hezkuntzasistema monologo batekin zalatu ostean, nire
ustez jarraitu behar dugun hezkuntza sistemaren inguruan hitz egingo dugu.
eredu hau finlandiako hezkuntza sistema da.
Arrakastaren sekretuak
ezagutzen
Munduko hainbat
herrialdetan haurrak eskolatzea edo alfabetatzea oraindik ere guztiz lortu
gabeko helburua da. Beste leku askotan, ordea, haur guztiak daude alfabetatuta
eta eskolara joaten dira, oinarrizko eskubide hori bermatua dago. Horien
kasuan, hezkuntza sistema hobetzea da erronka, bai baliabideak eta
azpiegiturak, bai alderdi pedagogikoa, langileen eta ikasleen egoera,
parte-hartzea eta abar.
Zentzu horretan,
hezkuntza sistemen osasuna zein den jakiteko hainbat neurketa egiten dira.
Horietako bat da PISA (Programme for International Student Assessment). Hiru
urteka egiten da azterketa hori. Lehendabizikoa 2000. urtean egin zen eta 43
herrialdetako egoera aztertu zen. Bigarrena 2003an burutu zen 41 herrialdetan
eta orain hirugarrena egiten ari dira 58 herrialdetan, 2006n bukatuko dena,
hain zuzen. Irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasuna neurtzen ditu
PISAk.
Orain arte egindako
emaitzak ikusita, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak.
2003an 2000. urtean baino emaitza hobeak lortu zituzten 15 urteko gazte
finlandiarrek matematika eta zientzien atalean. Irakurmenari dagokionez,
Finlandiak lehen postuari eusten dio. “Bizitzarako garrrantzitsuak diren
ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan” ikasle finlandiarrek
lortu dituzte emaitzarik onenak. Eta ez hori bakarrik; beste herrialdeekin
konparatuta, ikasleen artean ekitate gehien dagoen herrialdea da. Beste modu
batera esanda, neska-mutilen, ikastetxeen eta eskualdeen artean dagoen aldea
txikiagoa da Finlandian beste lekuetan baino.
Onenen sekretuak
Zer du, bada, Finlandiako
hezkuntza sistemak hain emaitza onak lortzeko? Zer-nolako antolaketa eta
prestakuntza dituzte? Besteak beste, honako ezaugarriek bideratzen dute
arrakasta hori:
Finlandia 5.200.000
biztanle dituen herrialdea da. Kohesio eta homogeneitate sozial handia dago
herritarren artean. Munduko alfabetatze tasarik altuena du (% 100). XX.
mendearen hasieran analfabetismorik ez zela existitzen esan daiteke.
Hezkuntzari dagokionez, funtsezkoa izan da mendeetan zehar suediarren eta
errusiarren menpe egon den herrialde honentzat. Nortasun nazionala mantentzeko
eta independentzia lortzeko bidea izan da berau.
Haur Hezkuntza
Finlandian Haur Hezkuntza
(0-6 urte) hezkuntza sistematik at dago, Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen
eta independentea da. Egoera hori familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin
arte daukaten lan egoerarekin estuki lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu
horren beharrik somatzen. Halere, egon badaude haur eskolak.
6-7 urteko haurrentzat
Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da
derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira (% 98).
Adin hauetako haurrentzat
ez dago planteamendu orokorrik. Dauden haur eskola gehienak udalen iniziatibaz
sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere egon. Adin desberdinetako haurrak
elkarrekin egoten dira eta ez dute adinen araberako planteamendurik egiten.
Ikuspegi asistentziala eta hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena
estimulatzen saiatzen dira.
Derrigorrezko
hezkuntza
7-16 urteko etapa honen
planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi bat errepikatzen dute
behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek aurrera egin behar dute, denek
igo, ez du inork errepikatu behar, denek lortu behar dituzte Curriculum
Nazionalean diseinatutako konpetentziak.
Derrigorrezko etapa doan
da bere osotasunean (irakaskuntza, garraioa, jangela eta eskolako materiala),
eta gainerako etapetan irakaskuntza, jangela eta garraioa dira dohainik.
Derrigorrezkoaren
ondorengo etapa
Derrigorrezko
hezkuntzarekin alderatuta, etapa honetan desberdintasunari egiten zaio lekua,
bakoitza bere erritmora, aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora,
erritmoak, mailak, planak...). Inolako erreparorik gabe onartzen dute ikasleen
erdiak ez direla unibertsitatera iritsiko, eta ez da ezer gertatzen.
Bestalde, derrigorrezko
hezkuntzan etxetik gertueneko ikastetxea aukeratzen dute gehienek;
Batxilergoan, aldiz, beste elementu batzuk sartzen dira jokoan: zentroaren espezialitatea,
Batxilergoa gainditu duten edo unibertsitatera sartu diren ikasleen ehunekoa
eta abar. Zentzu horretan, nahiz eta ikastetxe guztiak publikoak izan, badago
konpetentzia euren artean.
Hezitzaileen
prestakuntza unibertsitatean
Irakasleek formazio
jarraiaren bitartez eguneratu dezakete euren prestakuntza eta eskaintza hori
Udalen esku dago. Gobernuaren laguntzarekin antolatzen dituzte ikastaroak. Dena
dela, hasierako formazioari adinako garrantzirik ez zaio ematen.
Irakasle izan nahi
dutenek, bestalde, unibertsitatera jo behar dute. Eta honi bai ematen diotela
garrantzia. Gaur egun unibertsitateko eskaintza, eskaera baino txikiagoa da eta
% 10-15ak soilik lortzen du ikasketa horiek egitea.
Unibertsitatean hiru
oinarrizko titulazio dituzte aukeran:
- Haur Hezkuntzako
diplomatura: 2-3 urteko ikasketak.
- Lehen Hezkuntzako
irakaslea: master formazioa da eta 4-5 urteko iraupena du.
- Gai edo arlo zehatzeko
irakaslea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasgai bat edo biren ardura
izaten dute. Bi ibilbide egiten dituzte unibertsitatean:
1) gaiari lotutakoa:
matematika, kimika, geografia...
2) irakasle izateko
ibilbidea: irakasle izateko prestatzeko formazio berezi bat da eta Hezkuntza
Fakultatean ikasten dute hori.
Horiez gain, hainbat espezialitateko
masterrak daude: heziketa berezia, plastika, musika, familia ekonomia...
Espezialitatea edozein
delarik ere, eduki pedagogikoekin lotutako 35 kreditu komun dituzte denek, eta
hor definitzen dira hezitzaileen prestakuntzako printzipio orokorrak:
- Ikerketa-ekintzan
oinarritutako formazioa: etengabeko elkarrekintza dago ikertzen duten eta
praktikan jartzen dutenaren artean programaren hasieratik.
- Practicuma: praktikak
ikasmaila guztietan eta garai guztietan egiten dira. Modulu bat bukatzen duten
baikoitzean, hari lotutako ekintzaren bat egiten dute: behaketa, egonaldiak...
teorian ikasi dutena praktikan ikusteko. Praktiketako edukiak eta helburuak
programako edukiekin erlazionatuta daude. Hasieran behatzen hasten dira eta
benetako praktika profesionala eginez amaitzen dute: irakasle gisa jarduten
dira eta eskolako ekintza guztietan parte hartzen dute: irakasleen bilerak...
Ikasle talde baten jarraipena egin dezakete urtez urte, eta horrela taldearen
garapena ikus dezakete.
- Teoria eta praktikaren
arteko lotura estua dago. Horrela, ezagutza teorikoan oinarrituz, eguneroko
lanean sortzen diren arazoei irtenbidea ematen ikasten dute. Ez dute
metodologia bakar bat erabiltzen; hainbat metodo lantzen dituzte, gero lanean
dabiltzanean egokiena suertatzen zaiena hautatzeko.
Udalen gertutasuna
Udaletxeen zereginak pisu
handia du. Udalak planifikatzen, eraikitzen eta mantentzen ditu zentroak.
Langileak berak kontratatzen ditu (beti zuzendaritzaren lana gainbegiratuz).
Zuzendaritza ere berak izendatzen du. Azken finean, ikastetxearen
funtzionamenduaren ardura berea da, bera baita titularra. Berak ezartzen ditu
zentroaren autonomiaren oinarriak.
Beste aldetik, zentroa
eta irakasleak (batez ere zuzendaritza) dira eskolaren funtzionamenduaren
arduradunak Udalaren aurrean. Irakasleek autonomia handia dute
funtzionamendurako eta Curriculum Nazionala ezartzeko eta egokitzeko. Nahiz eta
zuzendaritza eta Udala gainbegiratzen jardun, ez daude mugatuta.
Ikastetxeko estamentuek
zentroko batzordeetan parte hartzen dute, eta baita herriko Hezkuntza
Batzordean ere.
Dezentralizazioa da
giltzarri
Finlandiako hezkuntza
sistemaren ezaugarrietako bat dezentraliazioa da. 20 urteko dezentralizazio
prozesu bat eraman dute aurrera hezkuntza hobetzeko helburuarekin. Gaur egun
administrazioen zeregina honela banatzen da:
Hezkuntza Ministerioa:
- Hezkuntza legedia eta
estrategia
- Hezkuntza planen
garapena
- Hezkuntzarako
aurrekontuak
- Helburu orokorrak
- Lortu beharreko
emaitzak
- Akordio europarrak eta
nazioar-
tekoak
Hezkuntza Batzorde
Nazionala (hezkuntzako adituz osatutako batzordea eta Hezkuntza Ministerioaren
laguntzaile):
- Etapa bakoitzerako
curriculumen diseinua
- Abilezien eta ikasketen
ebaluazioa
- Hezkuntzarako kudeaketa
sistemak
- Zerbitzuak
Ministerioarentzat, eskolentzat, hezitzaileentzat...
Toki-administrazioa,
Hezkuntza Batzordek eta Herrien arteko Federazioak:
- Tokiko eta eskualdeko
estrategia
- Tokiko eskola sarea
- Tokiko curriculuma
- Irakasleen, zuzendarien
eta beste
zerbitzuen kontratazioa
- Matrikulazioen
antolaketa
- Toki bakoitzean
ikastetxeek beste-
en esku uzten dutena
desberdina da
BISITARI EUSKALDUNEN
IRITZIAK
Euskadiko Irakaskuntza
Kooperatiben Federazioak antolatuta, Finlandiara bidaliatu du 40 laguneko talde
batek. Aldi berean, HETELetik joandako 20 lagunekin egin dute topo. Bertatik
bertara ikusi dute eskola finlandiarretan egosten dena, gero hemen, etxean,
baliagarri izan daitekeena erabiltzeko.
Sartu bezain pronto,
espazio zabala eta lasai duten ikastetxeekin egin dute topo, eta barruko
diseinua ere ongi pentsatua dagoela antzematen omen da. Hala dio Oñatiko
Txantxiku ikastolako Andoni Zendoia zuzendariak. “Zaila da hitzez adieraztea,
baina ikastetxe haiek ikusita zera pentsatu nuen: nik ikastola berria egin
behar badut, hemengo arkitektoari edo ingeniariari Finlandiako eraikinak
ikusteko eskatuko diot”.
Finlandiako hezkuntza
sistemaren arrakasta gizarte eredutik datorrela uste du Mari Tere Ojanguren
Lauaxeta ikastolako ikasketa buruak: “Gizarteak kulturan eta zerbitzu
sozialetan duen arrakasta islatzen da hezkuntzan ere”. Zentzu horretan,
gizarteko giro lasaia eta bizikidetza eskola barruetan ere arnasten omen da.
PISAko emaitzak ikusita,
garbi dago hasieratik oinarrizko hezkuntza sistemaren ardatzak irakurketa eta
matematika direla. Curriculum guztia arlo horien inguruan antolatzen da. “Guk
curriculuma gero eta eduki gehiagorekin aberasten dugu, eta haiek, ordea, argi
daukate lau gauza landu behar direla eta beste ezaguera instrumental guztiak
horiek lantzeko direla”, dio Mari Terek.
Irakurmenean lortzen
dituzten emaitzak irakurzaletasunarekin lotuta daude. 10 urtetik gorako
hiritarren % 90ek egunkaria irakurtzen du normalean. Telebista, zinema eta
filmak jatorrizko hizkuntzan eta finlandierazko azpitituluekin ikusten dituzte,
eta Begoña Kortajarena Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako orientatzaileak
dioen moduan, horrek bi gauza lantzeko aukera ematen diete: “batetik azkar
irakurtzen ikasten dute, eta bestetik entzumena lantzen dute beste hizkuntza
batean”.
Espoo-ko Kilonpuisto Derrigorrezko
Hezkuntzako eskolan (7-16 urtekoak joaten dira) goizeko 8:00etan sartzen dira
eta arratsaldeko 4:00etan irten. “Ordutegia gurasoen lan ordutegiari egokituta
dago eta arratsaldean familian elkarrekin egoteko denbora asko dute”, dio
Begoña Kortajarenak.
Gela bakoitzean 25 haur
inguru egoten dira, baina hizkuntzak eta matematika lantzeko bikoizketak egiten
dituzte, ikasle kopurua erdira murriztuz. Tailerretarako, ostera, 8-10 ikasleko
taldeak egiten dituzte. “Horrekin batera, ikasleek talde batetik bestera
mugitzeko aukera daukate; horrela, bere gelako erritmoa jarraitu ezin duenak,
maila baxuagoko gelara jo dezake”, Begoñak azaldu digunez.
Didaktikari dagokionez,
desberdintasunak antzeman ditu Mari Terek. “Prozeduren inguruan antolatzen da
guztia. Proiektuen bidez, eskuak erabiliz eta ekinez jabetzen dira gauzez eta
hala lantzen dituzte edukiak”.
Heziketa berezirako
izugarrizko bitartekoak dituztela azpimarratu dute denek. “Gela batean behar
bereziko sei ikaslerekin irakasle bat ikusi genuen. Eta horrekin batera,
laguntzaile bana bi ikasleko”, dio Begoñak. “Bertan dauzkate medikua, logopeda,
psikologoa...”. Baliabide horiek udalak ematen dizkie, eta Andoni Zendoiaren
iritziz, horrek izugarri laguntzen du: “Udala ikastetxetik oso gertu dago eta
hurbiltasun horrek beharrak hobeto asetzea dakar. Ordaintzen dituzten zergak
ere altuak dira, gurearen bikoitzak edo, baina ordainean zerbitzu publiko
handiak eskaintzen dizkiete”.
Hautaketa proben mugak
Derrigorrezko Hezkuntza
bukatu ostean, ordea, aukera zabaltasun hori asko murrizten delako sentsazio
hartu dute Euskal Herritik joan direnek. Batxilergoa ikasi nahi duten % 30-35
kanpoan gelditzen dira. “Institutu bakoitzak bere hautaketa proba propioak ditu:
batzuek azken hiru urtetako notak hartzen dituzten kontuan, beste batzuek
espezializazioaren araberako probak eginarazten dituzte, beste batzuek
gutxieneko nota eskatzen dute...” dio Begoñak. Eta gauza bera gertatzen da gero
unibertsitatean. “Institutura joan ezinik gelditzen diren gazteek heziketa
zikloak egiten dituzte. Hori dela-eta, ikasi gabe ez direla gelditzen diote eta
zikloetara joanez beti daukatela aurrera egiteko aukera”. Mari Tereren ustez,
“hemen aukera gehiago dago goi mailako ikasketak egiteko. Ez dut baloratzen
gizarte batentzat egokia den edo ez hainbeste goi mailako tituludun izatea,
baina aukera aldetik, hemen aukera gehiago dago”.
Batxilergoko institutuak
espezializatuak dira. Vantaa-ko Vaskivuori ikastetxea, esate baterako, musikan eta
dantzan espezializatutakoa da. Ikasle guztiek derrrigorrez ikasi behar duten
oinarrizko curriculumak, ordutegiaren % 63-68 betetzen du, eta gainerakoa
norberak hautatzen du. Ordutegi oso malgua dute eta bakoitzak antolatzen ditu
bere moduluak. Normalean hiru urtetan egiten dira Batxilergoko ikasketak, baina
batzuek bitan egiten dituzte eta beste batzuek lautan.
Lanbide eskoletatik
hartzeko modukoa
Lanbide eskolen
eraikinak, gainerakoak bezala, inbidia sortzeko modukoak direla dio Amaia
Guijarro HETELeko gerente eta nazioarteko harremanetarako arduradunak. “Horrez
gain, asko gustatu zaigu eskolei diru laguntzak ematea euren
produktibitatearen, berrikuntzen, lan mundurako sarreraren, proiektuen eta
abarren arabera”. Enpresekin duten harremana ere oso estua da, “eta gainera,
irakasle eta zuzendariak aurretik enpresetan urte asko lan egindakoak dira.
Horrek beste erlazio bat sortzen du”.
Nahiz eta titulurik ez
eduki, lanbide bat ezagutzen dutela frogatzen dutenei gaitasun hori onartzen
zaie, titulua ere emanez batzuetan. Orain dela 10 urte hasi ziren horrekin eta
hemen berriki hasi dira.
Biztanleriaren % 54
etengabeko formazioan aritzen da, eta horrek lanbide eskolen garrantzia
areagotu egiten du.
Irakasleen prestigioa
eta prestakuntza
Denak harrituta gelditu dira
irakasleek duten prestigioarekin, irakasle ikasketak egiteko dagoen hautaketa
prozesuarekin eta unibertsitatean ematen duten prestakuntzarekin. Hezkuntza
Fakultatean aurkezten diren ikaslegaietatik % 15 baino ez dituzte aukeratzen.
“Irakasle lana hain baloratua izateko arrazoia zein den galdetu genuen
unibertsitatean eta arrazoia historikoa zela erantzun ziguten” azaltzen digu
Marian Bilbatua HUHEZIko irakasleak. “Finlandia mendeetan zehar egon da Suedia
eta Errusiaren menpe eta euren kultura mantentzeko zeukaten eremu
bakarrenetarikoa hezkuntza zen. Hortik dator hezkuntzari ematen dioten
garrantzia”.
Ikasketen ardatza
hausnarketa da. “Formazioaren azken xedea irakasleei tresnak ematea da, egoeraz
eta jardueraz hausnartzeko eta hobetzeko” argitzen du Marianek. “Ikasleek
karrera hasten dutenean, dena dakitela uste dute, hezkuntzan esperientzia luzea
dutelako. Euren lan garrantzitsuena esperientzia hori berrikustea, aztertzea,
baliagarriak diren gauzak positiboki baloratzea... da. Alegia, hausnarketa bat
egitea norberaren esperientziaren gainean, gero hobetzen joateko”.
Hausnarketa eta teoria
eta praktikaren arteko lotura estua, horiek dira prestakuntzaren giltzarri.
Guk ere
badugu zer erakutsia haiei
Zenbait gauzatan
eredugarri baldin badira ere, beste zenbait arlotan gure eredua hobea dela
diote. Haur Hezkuntzaren kasuan, adibidez, hemen landuago dagoela diote, han ez
bezala, hezkuntza zerbitzu modura kontsideratua dagoelako, besteak beste.
Horrez gain, Tere
Ojangurenen iritziz, “irakasleek oso goi mailako prestakuntza dute, baina ez
dute elkarrekin lan egiteko ohiturarik. Ez dute tutoretzarik, ez dute taldean
lan egiten, ez dute formazio iraunkorrik, ez mintegirik, ez berriztatze
proiekturik, ez ikastetxearen beharretara egokitutako prestakuntzarik”.
Andoni Zendoiaren ustez,
“hemen alderdi emozionala gehiago lantzen dugu, segur aski ezaugarri
sozialengatik, klimagatik eta abar”. Berak dioen bezala, “alderdi positiboak
ikastera joan gara, baina guk ere gure alde positiboak baditugula ahaztu gabe
jueves, 15 de noviembre de 2012
Asti leku ikastola berdez janzten da 2013ko ibilaldiari ongi etorria emateko
Urriaren 31n Asti Leku Ikastola berdez jantzi zen 2013ko IBILALDIAri aldapa leunduz lelopean ongietorria emateko. Mila eta seiehun bat lagun, ikasleak zein langileak, batu ziren ikastolako jolaslekuan kamiseta jantzita argazkiak ateratzeko,.
Urriaren azken eguna egun berezia izan zen Asti Lekuko guztiontzat, arrazoi birengatik: batetik, IBILALDIAri ikastola osoak eman ziolako ongietorria, eta, bestetik, ordurarte, Asti Lekuren historian inoiz ez zirelako atera ikasle guztiak, denak batera, argazki batean.
Egun osoan zehar ikastolako toki guztietan kamiseta berdea izan genuen jaun eta jabe.
Aurrera Ibilaldia 2013, guztion laguntzaz, aldapa leunduko dugu berriro ere!!
jueves, 18 de octubre de 2012
aurreko sarrera batean 2013ko ibilaldiari buruzko bideo bat igo nuen. honekin jarraituz, jakinarazi nahi dizuet webgune bat eskuragai dagoela informazio gehiago nahi duzuenok edo proiektu honetan parte hartu nahi duzuenentzako.
http://www.ibilaldia.com/?q=eu
http://www.ibilaldia.com/?q=eu
Hemen usten dizuet Buenafuenteren hezkuntzari buruzko monologo bat
Espainiako hezkuntza
sistemaren kritika
Argi eta garbi azaltzen
digu Espainiako hezkuntza sistema gaizki dijola, ematen dituen emaitzak ez
dituela fruiturik ematen. Betidanik irakatsi digute geroz eta titulu gehiago
izanda etorkizunean pertsona garrantzitsuagoak izango garela eta diru asko
lortuko dugula. Baina zerbait ikasten dugu? Robotak izaten irakatsi digute ez
ikasleak izaten, hau da, titulu horiek lortzen ditugu gauzak memoriz ikasten
ditugulako baina ez "ikasi" hitzaren esanahi horrekin. Hau guztia
hezkuntza sistemaren arazoengatik dator, irakasteko sistema aldatu beharra dago,
hau da, beste teknika bat erabili behar da hauek benetan ikasi dezaten, eta ez
azterketen bidez ikasleen jakinduria puntuatzen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)