Asti leku ikastola berdez janzten da 2013ko ibilaldiari ongi etorria emateko

Urriaren azken eguna egun berezia izan zen Asti Lekuko guztiontzat, arrazoi birengatik: batetik, IBILALDIAri ikastola osoak eman ziolako ongietorria, eta, bestetik, ordurarte, Asti Lekuren historian inoiz ez zirelako atera ikasle guztiak, denak batera, argazki batean.
Egun osoan zehar ikastolako toki guztietan kamiseta berdea izan genuen jaun eta jabe.
Aurrera Ibilaldia 2013, guztion laguntzaz, aldapa leunduko dugu berriro ere!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario